2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

SARRERA


Lengoan bi partidu Lazkanon izanik

Kantan gabe nola egon ixilik?



Emakumea jarzen badira nagusi

Ez gintezke iñola sosegue bici



Gizon bi zituena lotsaturik utzi

Koroi bat aurrezko luke mereci



1885eko martxoaren 8an (gaur egungo emakumearen egunean) emakume batek pilotan bi gizoni partudu bana irabazi ziela jasotzen duen Antonio Zavalaren bertsoa.

Urrutia, J.M. eta Sagastizabal, J. (2009). Erraketistak – Las raquetistas. Durango: Durangoko Arte eta Historia Museoa.

Hain harritzekoa al da emakume batek gizon bat garaitzea pilotan? Hau bertso oso zaharra da, eta pentsa genezake garai haietako kontuak direla, baina gaur egun ere jende asko harrituko litzatekeela iruditzen zaigu. Hau emakumeek frontoietan duten presentzia txikiagatik da eta hori aldatu behar dela iruditzen zaigu.

Horretarako, neskak frontoietan gaztetatik sartzea iruditzen zaigu egokiena, eta arrazoi honegatik, 10-16 urte bitarteko neskentzatzako  pilota jarduerak antolatuko dituen irabazi asmorik gabeko erakunde bat sortu nahi dugu. Proiektu hau besteetatik bereiziko duena, gazteek aisialdirako eskaintza izatea da, izan ere, neska gazteek derrigorrez lehiatzea beste eredurik ez daukate eta, agian, aisialdiko aukera izanez gero, entrenamendu batzuetan izaten diren jarrera txarrak murriztuko lirateke. Emakume helduen kasua ikusi besterik ez dago, aisialdiko kirola eta federatuaren artean aukera dezakete, eta ez dira batere jarrera txarra aurkitzen.

Fernández, U. (2014). Emakume pilotariak: izaera, bizipen eta sentipenak. Vitoria-Gasteiz: Euskal Herriko  Unibertsitatea



Pilota beti izan da gizonezkoen kirol bat bezala hartuta (gogorra, bortitza, indartsua...) eta badaude beste kirol batzuk egokiagoak emakumeentzat, hori esan zuen Cagigal-ek. Guk hori aldatu nahi dugu, eta neskek ere frontoietan lekua izatea.


Ramírez, G., Piedra de la Cuadra, Joaquín. (2011). Análisis de la obra de José María Cagigal en relación con el concepto de mujer y su inclusión en el deporte. Apunts. Educación Fisica y Deportes, 105 (3), 67-72. https://idus.us.es/xmlui/bitstream/handle/11441/39297/An%E1lisis_de_la_obra_de_Jos%E9_Mar%EDa_Cagigal_en_relaci%F3n.pdf?sequence=1




Mundu honetan apur bat sartzeko, hona hemen emakumeen pilotan aditu batekin eginiko elkarrizketa, buruari bueltak emanarazteko modukoa: