Zergatik egingo dugu?

PILOTA OSASUNGARRI        

Gaur egun, sedentarismoa dugu nagusi, milaka eta milaka ikerketa egin ondoren garbi dago honek eragin oso negatiboak dituela pertsonengan, hala nola, patologiak izateko arrisku handiagoa, pisua hartzeko aukera, hezurren eta muskuluen biguntzea eta abar.  Nahiz eta jende askok ez uste, jarduera fisikoa egitea ezinbesteko da. Osasunean onura handiak ekartzen ditu, ez dago esan beharrik, baina hala ere hona emen horietako adibide batzuk: kantzerra izateko arriskuak kopuru handi batean murriztu, diabetesa duten pertsonei lagundu, patologiak izateko arrisku txikiagoa, gorputza garatu, hezurrak eta muskuluak sendotu, sedentarismoa baztertu, gaixotasun kardiakoak murriztu, digestioa hobetu... baina guzti honetaz gain,  egoera psikologikoa ere hobetzen du: antsietatea gutxitu, lo orduak erregulatu, neke psikologikoa murriztu, eguneroko bizitzatik deskonektatzen lagundu, hala nola, lanetik, eskolatik... Munduan milaka kirol jokatzen dira, horien guztien artean gure proposamena horiek guztien artean  hainbat modalitate dituen eta gure kulturaren parte oso garrantzisua den euskal pilota da.

Cantón, E. (2001). Deporte, salud, bienestar y calidad de vida. Cuadernos de Psicología del Deporte, 1(1), 27-38. Kontsulta: 2016/11/21. http://revistas.um.es/cpd/article/view/100521/95881



GALDEKETA

Proiektua nondik bideratu jakiteko, 12-17 urte zituztela pilotako estraeskolarra utzi zuten 6 neskari galdeketa bat egin diegu, beraien gustuak eta pilota uzteko arrazoiak ezagutze aldera. Bik eskuz eta besteek palaz jardun zuten.

Sei nesketatik eskuzko biek jokatzen zuen talde mixtotan, batean 3 neska ziren eta bestean bakarra hasieran, eta ondoren beste bi gehitu ziren taldera.

-Zenbat neska zineten taldean?
 “Lehen aipatu dudan moduan, bakarra izan nintzen hasieran baina beste bi elkartu ziren gero. Hala ere, esan beharra daukat hasieran entrenamenduetako partidak mutilen aurka egiten nituela, eta egia esan, besteak indar aldetik hobeak ziren arren , ez dut uste hain nabaria zenik elkarren arteko aldea. Beste bi neskak etorri zirenean euren aurka egiten nituen partidak, ni, denbora gehiago neramalako, euren biren aurka eta hor tartea nabarmendu zen, jada ez nuen mutilen aurka jokatzen eta pena eman zidan.” 
                                   
Ane

Txapelketen inguruan galdetzean, esan beharra dago palista guztiek zeukatela parte hartzeko aukera, baina eskuz zebiltzatenek ez zuten horrenbestekoa, oso neska gutxi ibiltzen baitira eskuz:

-Lehiaketetan parte hartzen al zenuten? Zenbat neskek hartzen zuten parte lehiaketa horietan?
 “Bai, baina ez zen oso ohikoa neskek parte hartzea. Beraz, mutilen aurka jokatzen nuen askotan.”
Aintzane
Ez genuen lehiaketetan parte hartzen, entrenamenduetara soilik joaten ginen, baina gogoan daukat nola parte hartzen nuen gabonetako herri arteko torneoetan. Zoritxarrez, bertan ere beste lau neska izango ziren asko jota parte hartzen zutenak, ez gehiago.”
Ane

Entrenatzeko garaian denak gustora ibiltzen ziren, baina, batek izan ezik beste guztiek, nesken eta mutilen arteko bereizketa nabarmena ematen zela diote:

-Zein metodologia erabiltzen zenuten entrenatzeko? Gustatzen al zitzaizun? (beti partiduak jokatu, joko moldatuak/zailduak, eduki jakin batzuk lantzeko ariketak…) Ba al zegoen mutilen eta nesken arteko bereizketarik? Zer iruditzen zitzaizun?

 “Hasieran, beroketak egiten genituen ariketa desberdinekin. Gero, 30 minutuz partiduak jokatu, eta azkenik, teknika lantzen genuen. Gustuko nuen, azken batean, partiduak jokatzea baita dibertigarriena. Hala ere, bazegoen desberdintasuna mutilen entrenamentu motan eta gurean. Fisikoa askoz gehiago lantzen zuten eta egia esan gogorrago entrenatzea pixka bat faltan botatzera ere iritsi nintzen.”

Irantzu

“Erabateko bereizketa zegoen mutil eta nesken artean. Momentuan bereizketari buruz ausnarketarik ez nuen egin, suposatzen dut ohituragatik mutilekin kirolak konpartitzeko beti izaten baita bereizketaren bat. Baño orain ausnartzen mutilekin ere entrena genezakela pentsatzen dut, nahiz eta beraiek indar edo abilidade gehiago “eduki”. Azkenean horrela ikasten baita, beraiek guri erakusteko asko dutela pentsatzen dut eta guk beraiei ere, mixtoagoak izan beharko ziren.”

Estitxu



Euskal pilota uzteko arrazoiak denbora falta, beste kirolak eta lagunen eragina izan ziren, baina badago oso tristea iruditzen zaigun kasu bat:

-Zein izan zen pilota uztearen arrazoia? (denbora falta, entrenatzaile/klubaren babes edo laguntza eza, entrenatzeko talde baten falta…)

“Ni neu ohartu nintzen joko hark ez zuela etorkizunik niretzat. Mutil batzuk ikusten nituen nola jokatzen zuten txapelketetan, onenak takoekin ibiltzen hasiak ziren eta beste mutilek ere aukeratu egin behar zuten ea beren pilotako ibilbidea bertan amaituko zen edo takoekin hasi nahi zuten. Niri inork ez zidan galdetu eta banekien ez zidatela galdetuko. Azken urte horretan ohartu nintzen beste neskekin jarri nindutela eta guk ezin genuela besteek emango zuten edo eman zezaketen pauso hori eman.”

-Ingurukoek (entrenatzaileak, klubak, lagunek, familiak…) babes gehiago eman izan balizute oraindik jarraituko zenukeela uste duzu? Ba al zegoen beste alderdirik aldatuz gero, pilotan jarraituaraziko zizukeena?


“Ez dakit, egia esan. Momentuan horrela izan zen eta zaila da esaten jarraituko nukeen hori guztia nire sexuak eta nire inguruak baldintzatutakoa izan baitzen. Nik ezin nuen jarraitu eta horrela zen, ez nion begiratzen jarrai baldin banezakeen gertatuko zenari. Ezin nuen, eta kito.

Egia esan, gustora jarraituko nukela iruditzen zait baina tira, ez zegoen han inguruan pilota talderik, neskak oso gutxi ginen eta ezin genuen beti berdinak elkarren aurka aritu, ez zegoen txapelketarik egiterik, eta babes aldetik ez dut uste babes falta izan zenik arrazoi nagusia, jende falta handiagoa zegoen.”

Ane


Ikerketa honetatik ateratzen dugun ondorio nagusia, neskek esku pelotan jokatzeko auker askorik ez daukatela da, nahiz eta palan jokatze aukera ona izan. Hau mutilen eta nesken arteko bereizketagatik egiten da, neskek esku pilotarako “indar naikoa” ez dutela pentsatzen delako. Hau oso barneratuta daukagu, galdeketetako batean naturaltasun osoz atera zen honek frogatzen du:

-Nolako taldea zen? (Neskena bakarrik ala mixtoa)

Palan neskak soilik ibiltzen ginen, mutilak eskuz entrenatzen zuten.”

Nerea

Horregatik, gure saioetan, sarreran aipatu bezala, modalitate guztietan jarduteko aukera emango dugu, baita esku pilotan ere, denek edozertan jokatzeko aukera izan beharko luketela pentsatzen baitugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina