Ariketak

  Proiektu honen helburu nagusia euskal pilota hobeto ezagutzea eta praktikatu ahal izatea delarik, hona hemen hainbat astetan zehar egingo ditugun zenbait jolas eta ariketa. Oso aproposak egingo ditugu zuek primeran pasa dezazuen kirol tradizional hau praktikatzen eta lagun berriak egiten. Ez da ezer gertatzen inoiz ez bazarete pilotan ibili, moldatuko gara guztion artean gozatzeko.

1.ARIKETA

      Ariketa-jolas honetan denek aldi berean eta binaka jokatuko dute. Bikotekideak eskutik emanda joan behar dira, bai mugitzeko, baita pilotari emateko. Adibidez, ezkerreko bikotekideak beti ezkerrarekin jo behar du eta eskuinekoak eskuinarekin. Tanto batzuk eta gero aldatuko dira alboz eta bikotez. Bikoteen helburua tanto egitea da.

2.ARIKETA
       Ondorengo ariketan gomazko paleta erabiliko dugu, baina teniseko pilota batekin. Denek elkarrekin jokatuko dute eta pilota jo ondoren ezkerreko hormara joan behar da paletarekin horma ukituz, berriro pilotari eman ahal izateko.


3.ARIKETA

      Joku tradizionalak ere egingo ditugu, hau da, guztiek guztien kontrakoak. Barru egingo dugu, adibidez. Txarra egiten duena kanpoan geratuko da bat gelditu arte, irabazlea. Horrek puntu bat irabaziko du eta hurrengo partidan, norbaitek sakean "barru" esaten badu, irabazleak errestatu behar du.
     

4.ARIKETA


Bi taldek jokatuko dute (2:2, 3:3, 4:4...).Jokalariek aurrez aurre jokatzen dute, tarteko hormarik gabe eta frontoiko eremua mugatuz, erdian sare bat jarriz (tenisean bezala).
Pilota eskuarekin eta txandaka joz, sarea gainditu eta mugatutako eremuan pilota sartuz, beste aldera botatzen dute sarearen gainetik bi bote eman aurretik. Partida 12 tantora da.

5.ARIKETA

Bi taldek jokatuko dute (2:2, 3:3, 4:4...). Jokalariek aurrez aurre jokatzen dute, tarteko hormarik gabe eta frontoiko eremua mugatuz, erdian sare bat jarriz (boleibolean bezala).
Pilota airean  hartu eta sarearen gainetik pasa, pilota zehaztutako eremutik atera gabe, beste aldera pasa behar du. Pareko jokalariak pilota airean hartu eta itzularazi beharko du, berriro ere.
Partida 21 tantora da.

6.ARIKETA

Bi taldek elkarren aurka jokatuko dute. Frontoiko Pasako eta Faltarainoko eremuan jolastuko da. Boloak 4, 3, 2, 1 posizioan pasako marran jarriko dira. Jokalariak pilota, falta marratik eta lurretik arrastaka jaurtikiko du boloak botatzeko asmoarekin. Jokalari bakoitzak bi tiraldi izango ditu.


7.ARIKETA

4:4 egoeran jokatuko ga. Jokalariak palarekin pilota jaurtikiz frontiseko txapa jotzea da helburua. Lehenengo koadrotik hasi eta 4. koadroan amaitzen da. Txapa jotzea lortzen badu ondorengo koadrotik botatzen jarraituko du. Partaideak txandako botako dute pilota eta talde kideren batek 4. koadrotik txapa jotzea lortzen duenean amaitzen jolasa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina