Emakumea Pilotariren bloga: http://blogak.eus/emakumeapilotari
Hona hemen jarraitzeko moduko beste eredu bat ere:
HERRI ARTEKO TOPAKETAK
PIlota munduan gehiago murgiltzeko eta ikuspegi zabalago bat izateko, urtean lau topaketa antolatzea erabaki dugu. Irteera hauek udaletxeek luzatutako diru laguntzei esker egin nahi dira, udaletxeek ere euskal pilota, gure kulturaren parte dena, bultzatzatzen lagunduko dutelakoan. Proiektu hau egingo den 4 herrietan izango dira topaketak: Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Zumarragan.
Parte hartu nahi dugun beste ekitaldi bat, Emakumea Pilotari eguna da. Gipuzkoan azken urteetan arrakasta handia izan duen proiektuaren muturra da eta nahiz eta helduentzat prestaturik egon, guri ere aisialdi fenomeno horren parte izatea gustatuko litzaiguke, baita beraien esperientziaz ikastea ere.Gure elkartearen helburua azkenean, peiotaren bidez gozatzea baita.
KIROLAZ HARAINDIKO HARREMENA
Kantxetan elkarrekin egoteaz gain, aproposa izango litzateke kirol saioetatik kanpo ere taldekideen arteko harremanak estutzea. Horretarako, proiektuko jarduerez aparte, ondo egongo litzateke hilabetean behin (partaideek akordatutako egunean) afari edo bazkariren bat egitea talde kohesioa lortzeko. Pilota saioen ondoren, denek batera meriendak egitea ere erabat onargarria iruditzen zaigu, gastronomia, pilota bezala, gure kulturaren parte baita.
Jateaz aparte, pilota partiduak ikustera joatea ere oso interesgarria izango litzateke, maila altuko kirolariei begira asko ikasiko baikenuke, pilota joko bakoitzean ematen diren jokaera desberdin asko ezagutuz.
Gainera, kirol kanpoko elkarketa hauek saioen inguruan hitz egiteko aprobetxatuko genituzke, sentipenak, praktiken inguruko iritziak...
Maialen Pascual Berganzo
ErantzunEzabatuHezkuntza eta kirola fakultatea, 1
Sara Roca Hernandez
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila
Maitane Ruiz Rios
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuJon Gorospe Goikoetxea
ErantzunEzabatuJarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuAne Extremiana Panera
ErantzunEzabatuJarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko erreferentzia ezberdinak erabili dira, haien artean aldizkari zientifikoetako artikuluak, elkarrizketak, beste blog batzuk … eta erreferentzia bakoitza bere atalean ageri da. Aurkezpena argia da, sarrera bakoitzean proiektuari buruzko galdera bati erantzuten zaio eta blogaren funtzioa ondo azalduta dago. IKT tresna ezberdinak erabili dituzte: bideoak, argazkiak, beste blog bat… Bloga itxuraz ez da oso erakargarria baina erraza da bilatu nahi duzuna aurkitzea. Taldekide guztien arteko kolaborazio lana dela ikusten da. Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza argia eta aberatsa erabili dute, ortografia akats oso gutxiekin.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Lehenengo bi sarreretan zer eta zergatik egin nahi duten argi adierazi dute. Proiektu mota, bere ezaugarriak eta helburuak azaltzen dira. Instalazioak, materialak, datak eta ariketak ageri dira. Beraiekin harremanetan jartzeko modu ezberdinak eskaintzen dituzte eta argi ageri dira “Kontaktua” atalean.
Orokorrean Bloga oso erabilgarria dela eta ondo antolatuta dagoela iruditu zait.
3. Kalifikazioa: 9
4. Asier Boillos Carpintero
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
Iruzkina:
ErantzunEzabatuEduki aldetik nahiko lan osoa dela uste dut, ebaluazio irizpideetan agertzen diren ia guztiak betez. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira eta berauen erreferentziak testuan eta dagokion bezala jasota daude.
Informazioa modu ulergarrian jarrita eta ongi banatuta dago, puntu interesgarrienak erraz aurkitzeko moduan. Erabiliko diren instalazioak, materiala eta jardueren funtsa ere ongi zehaztuta ageri dira.
Argazki gehiago edota bideoren bat edo beste bota ditut faltan, lana ikusgarriagoa bilakatuko lukete nire ustez. Erakundeari buruzko informaziorik ere ez dut ikusi; hau da, erakunde mota, aurreikusitako gastuak… datu hauek seriotasuna emateaz gain beharrezkoak direla iruditzen zait proiektua benetakoa izatekotan.
Kalifikazioa: 8
Mendizabal Alberdi Ioritz, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien fakultatea-1.maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuJFKZ, 1. maila.
ErantzunEzabatuAsier Intxaurbe Gorostiza
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kiroleko Fakultatea, 1.maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuLide Sañudo Zarauz, JFKZ 1.maila
ErantzunEzabatu1. Blogeko informazioa artikuluren batetik atera dutela ikusten da baina erreferentziak garbi ikusteko atal bat faltan botatzen dut. Irudiak erabili dituzte eta baita bideo bat ere. Euskara aldetik ondo dago eta garapen egoki bat jarraitzen du lanak, irakurlearentzat ulerterraza eginez.
ErantzunEzabatu2. Planteaturiko ariketak eta guztiaren antolamendua ondo dagoela uste dut, erabiliko diren instalazio zein material ezberdinak aipatuz. Hala ere, ariketak erraz ulertzeko bideo batzuen falta somatzen dut. Orokorrean lan ona iruditzen zait.
3. Blogaren kalifikazioa: 8
4. Beñat Zabala Murua, JFKZ Magisteritzatik
1.
ErantzunEzabatu1.1. Kasu honetan, ez dute erreferentziarik jarri, beraz, ezin dezakegu jakin nondik eskuratu duten ipinitako informazioa.
1.2. Aurkezpenari erreparatuz, informazioa ondo antolatuta dago, baina gehigizko informazioa jarri dute eta honek pertsona gutxiagok irakurtzea eragiten du. Kasu batzuetan, ez dituzte gauzak argi uzten eta ez dira oso zehatzak izan.
1.3. IKT tresna ugari erabili dituzte, baina jarri duten informazio guztiarekin, gehiago jarri ahal zuten, irakurleengan arreta gehiago pizteko.
1.4. Blogeko atalak ondo bereizita daude, baina uneoro esaten ari naizen bezala, informazio gehiegi jarri dute eta argazki gutxiegi. Honez gain, diseinua aldatu ahal zuten erakargarriagoa izateko.
1.5. Kolaborazio lanari dagokionez, ezin dezakegu jakin taldeko guztiek parte hartu duten edo ez, elkarrizketa idatziz dagoelako eta ez dutelako talde guztiaren argazki edo bideoren bat jarri. Are gehiago, egin duten elkarrizketa batean, taldeko batek soilik hartu du parte.
1.6. Ortografia zuzena eta txukuna erabili dute.
2. Orokorrean, blog honi beharrezkoa ez den informazioa kenduko nioke eta argazki edo bideo gehiago jarriko nizkioke, batez ere ariketak azaldu dituzten atalean.
3. Aurreko irizpideak kontuan hartuta, blog honi hurrengo nota jarriko nioke: 7,5.
1.-BIKAIN
ErantzunEzabatu1.1.- 7 iturri jarri dituzte, argazkiak, bideo bat eta bi web orrialde zehazki.
1.2.- Nahiko ordenaturik dago, baia nire ustez, zehaztasuna falta zaie, jarritako esparru batzutan.
1.3. Haiek, bideoak, argazkiak, eta foroak jarri dituzte nahi eta behar diren kontsultak egin ahal izateko
1.4. Blogaren diseinua zertxo bait iluna da, eta lehen aipatu dodan moduan, esparruak ez dituzte zehazten, baia orokorrean nahiko ondo dago erabilgarritasunaren helburua landua
1.5. Ezin dut zehaztu kolaborazio lana izan den ala ez, argazkietan edo bideotan ez direlako agertzen.
1.6. Hizkuntzaren aldetik, ez dute ortografía arazorik eduki.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Ez dute sarrerik jarri
• Emakumeak Euskal Pilotaren munduan sartzeko eginiko proiektu bat da hau.
• Proiektu hau abian jartzea oso ondo legoke, interesa eta baliabideak daudelako
• Materoalaren aldetik, oso ondo zehaztu dute behar duten material guztia
• Proiektu honen helburu zehatzena, emakumeek Euskal pilotara jolastean datza.
• Ariketa asko landu dituzte, haien proiekturaki, zazpi ariketa zehazki
• Ez dituzte aurreikusitako gastuak jarri
• Haiekin harremanetan jartzeko moduak jarri dituzte
• Web gune batzuen erreferentzia bi jarri dituzte
3. Nire ustez merezi duten nota, 9 bat da.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuZenbait artikulu eta elkarrizketa interesgarri erabili direla ikus dezakegu blog honetan. Horrez gain, erreferentzia batzuk ere daudela ikusten dugu testuan azaltzen dena hobeto ulertzeko eta informazio gehiago eskuratzeko. Bloga, bere aldetik, ondo antolatuta dago, hasieran sarrera bat jarriz eta ondoren beraiek eskaintzen dizkiguten puntu edo atal ezberdinak adierazten dira goialdean, guk nahi duguna klikatzeko eta bere inguruko informazioa ikusteko.
IKT-tresnak erabiltzen dituzte, hain zuzen, sarreran bertan elkarrizketa interesgarri bat dago beraiek egina. Beste zenbait link ere jartzen dituzte Youtubeko bideo bat ere bai, materialen argazkiak …
Testuan zehar ortografia akats gutxi ikus daitezke, izan ere, blog guztian bat baino ez baitut antzeman.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Materialak, jarduera motak, bestelakoak, artikuluen erreferentziak, instalazioak eta sarrera agertzen zaizkigu. Baina, beste irizpideei dagokienez ez dugu informaziorik. Helburu orokor bat bai proposatzen dute, baina ez zehaztasunez. Bestalde, jorratu dituzten atalak ondo landutakoak dira eta informazio nahiko eskuratu dezakegu.
3. Kalifikazioa (0-10)
8
Aitor Gandarias Madariaga, JFKZ 1.maila.
Informazioa internetetik eta blog –etatik atera dute. Ez dute erreferentziak jarri. Galdeketa bat egin dute hainbat pertsonei. Argazkiak eta bideoak sartu dituzte blog-ean. Ez dago taldeko argazkirik. Blog-a argia da eta ondo zehaztu dute materiala eta lekua
ErantzunEzabatuNire kalifikazioa 8 bat da.
Aritz Arteta Baños JFKZ 1.maila
ErantzunEzabatuNESKAK FRONTOIETAN: http://pelotaikermikelbarna.blogspot.com.es/
Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez, informazio iturri ugari erabili dituztela nabaria da. Elkarrizketak gauzatu dira eta aldizkari edo beste informazio iturri bat ere erabili dute, erraketistak apartatuan agertzen dena. Beraz, nahiko aberatsa da.
Informazioari dagokionez nahiko zehatza da, testuak ordenatuta baitaude eta tarteak argitasunez adierazi dituzte, txukuntasuna erakutsiz.
Gainera, sarreran adierazitako zati horrek aberastu egiten du bloga, zerbait originala baita.
IKT-ren erabilera ere ageri da, hainbat bideo eta argazki txertatu baitituzte. Hala ere, ariketen kasuan irudi falta somatu dut, ariketak nola egin azaltzerako orduan.
Bloga nahiko erakargarria, ulerterraza eta argia da. Atal bakoitzaren azalpena argi ikusten da, tarteak ondo bereiziak baitaude. Hala ere, elkarrizketa azaltzerako orduan beste apartatu batean adieraziko nuke, garrantzi handiko zatia dela irudtzen baitzait.
Taldekideen parte hartzeari dagokionez ezin jakin daiteke bakoitzak egin duen lana edo zatia. Bideoan, taldekide bakarra agertzen da.
Euskarari dagokionez nahiko zuzena da; hala ere, akats ortografiko batzuk ikusi ditzazkegu; hala nola:sarreran.
Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, irizpide gehienak bete eta azaldu dituzte, batzuk agertzen ez diren arren. Horrenbestez, aurreikusitako gastuen eta antolatzaile moten aipamenik ez dute egin.
Material baliabideak azaldu dituzten arren, “Non?” izeneko zatian ez dute praktikatzeko eskura dituzten edota behar dituzten instalazioen informazio sakonik txertuta. Beraz, hauen azalpena edo deskribapena azaltzea falta zaiela iruditzen zait.
Nota: 8
1.1. Iturri ezberdinetatik dago aterata informazioa, baina ez dira hauek oso argi aurkitzen.
ErantzunEzabatu1.2. Aurkezpen argia du eta informazioa gehiena ondo dago.
1.3. Bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
1.4. Hasieratik ikusten da zertaz doan bloga eta orokorrean oso erraz ulertzen da. Dena ez dagoela ordenatuta ematen su.
1.5. Grabatutako bideoetan ez dira taldekide guztiak agertzen.
1.6. Ortografia akatsak ditu eta aditz batzuen laburdurak ere.
2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, argi ikusten da zertan doan bloga, baina ez da ikusten taldekide guztien kolaborazioa. Jarduera motak eta kopurua argi agertzen dira, gainera ariketa bakoitza ondo azalduta dago. Egileekin harremanetan jartzeko moduak jarro dituzte.
3. NOTA: 8 puntu
4. Jon Martin Castro JFKZ 1.maila
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika)
ErantzunEzabatu1.1.- Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte. Baita web orri bat ere.
1.2.- Ondo dago ordenatuta Ataletan banatuta dagoenez erraz erabiltzen da.
1.3. argazkiak eta bideoak erabili dituzte lagungarriago egiteko bloga
1.4. Blogaren diseinua ona iruditzen zait, ordena mantentzen dute eta ez dago arazorik erabiltzerako orduan.
1.6. Hizkuntza era egokian erabili dute.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Bloga irakurrita argi gertzen da egileek duten helburua. Erabiliko duten materiala zehatz azaltzen da eta ondo ulertzen da euren proiektua
3.nota:9
4.Iker Ibarluzea Salaberria. JFKZ 1.maila