Gaur egun
ezagutzen dugun euskal pilotak, Erdi Aroan du jatorria, Erromatar inperioaren
anzken garaietan, XV. mende inguruan, alegia. Garai haietan, italiarrek “pila”
deitzen zioten pilota jokoa Europa mendebaldera zabaldu zen. Frantzian “jeu de
paume” izena hartu zuen eta hortik dator gaur egun harte iraun duen euskal
pilotako modalitate bat: bote luzea. Hortik gainontzeko modalitateak deribatzen
joan ziren, joko zuzen zein ez-zuzenak.
Kirol hau,
XIX. mendearen hirugarren laurdenean hasi zen profesionalizatzen, gizonezkoetan
noski. Baina 1897an, emakume zestalarien
talde baten eskutik, emakumeak profesionalizatzeko lehen saiakera egin zen
Bartzelonan. Ez zuen jarraipenik izan eta beranduago arte ez zen emakumeak
frontoietan finkatzea lortu. 1917tik aurrera agertu ziren lehen emakume
pilotariak kontsidera daitezkeenak: erraketistak.
Euskal
Herrian eta hemendik kampo ere aritzen ziren, Madrilen adibidez, eta askotan
pilotalekoak betetzen zituzten. Arrakasta itzela izan zuten eta Ameriketara
zabaldu zen. Espainiako Gerra Zibilarekin amaitu ziren penintsulako erraketisen
jokoak, baina Ameriketan mende erdira arte iraun zuten. Erraketistak zahartuz
joan ziren heinean, modalitate hau galtzen joan zen, ez baitzuten jarraipenik
izan.
Mirestekoa da emakume hauek izan zuten arrakasta, horregatik egin diegu tokitxo hau gure blogean, jarraipenik izan ez bazuten ere, txalotzeko eta gogoratzeko modukoa baita lortu zutena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina