Lengoan bi partidu
Lazkanon izanik
Kantan gabe nola egon
ixilik?
Emakumea jarzen badira
nagusi
Ez gintezke iñola
sosegue bici
Gizon bi zituena
lotsaturik utzi
Koroi bat aurrezko luke
mereci
1885eko martxoaren 8an (gaur egungo emakumearen egunean)
emakume batek pilotan bi gizoni partudu bana irabazi ziela jasotzen duen Antonio
Zavalaren bertsoa.
Urrutia, J.M. eta Sagastizabal, J. (2009). Erraketistak –
Las raquetistas. Durango: Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Hain harritzekoa al da emakume batek gizon bat garaitzea
pilotan? Hau bertso oso zaharra da, eta pentsa genezake garai haietako kontuak
direla, baina gaur egun ere jende asko harrituko litzatekeela iruditzen zaigu.
Hau emakumeek frontoietan duten presentzia txikiagatik da eta hori aldatu behar
dela iruditzen zaigu.
Horretarako, neskak frontoietan gaztetatik sartzea
iruditzen zaigu egokiena, eta arrazoi honegatik, 10-16 urte bitarteko
neskentzatzako pilota jarduerak antolatuko dituen irabazi asmorik gabeko
erakunde bat sortu nahi dugu. Proiektu hau besteetatik bereiziko duena, gazteek
aisialdirako eskaintza izatea da, izan ere, neska gazteek derrigorrez lehiatzea
beste eredurik ez daukate eta, agian, aisialdiko aukera izanez gero, entrenamendu
batzuetan izaten diren jarrera txarrak murriztuko lirateke. Emakume
helduen kasua ikusi besterik ez dago, aisialdiko kirola eta federatuaren artean
aukera dezakete, eta ez dira batere jarrera txarra aurkitzen.
Fernández, U. (2014). Emakume pilotariak: izaera, bizipen eta sentipenak.
Vitoria-Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea
Pilota beti izan da gizonezkoen kirol bat bezala hartuta (gogorra, bortitza, indartsua...) eta badaude beste kirol batzuk egokiagoak emakumeentzat, hori esan zuen Cagigal-ek. Guk hori aldatu nahi dugu, eta neskek ere frontoietan lekua izatea.
Ramírez, G., Piedra de la Cuadra, Joaquín. (2011). Análisis de la obra de José María Cagigal en relación con el concepto de mujer y su inclusión en el deporte. Apunts. Educación Fisica y Deportes, 105 (3), 67-72. https://idus.us.es/xmlui/bitstream/handle/11441/39297/An%E1lisis_de_la_obra_de_Jos%E9_Mar%EDa_Cagigal_en_relaci%F3n.pdf?sequence=1
Mundu honetan apur bat sartzeko, hona hemen emakumeen pilotan aditu batekin eginiko elkarrizketa, buruari bueltak emanarazteko modukoa:
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
ErantzunEzabatu1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko akatsak:
Ezabatu-Grafiko eta eskemen erabilera, informazioa ulergarriagoa egiteko.
-Elkarrizketa interesgarria iruditu zaidan arren, luzeegia iruditzen zai blog baterako.
-Elkarrizketaren bolumena ez da egokia, ez da ia entzuten.
-Ariketen bideoak faltan bota ditut.
-Elkarrizketaren bideoan taldekide bakarra agertzen da, ez da guztien partehartzea ziurtatzen.
-Erabilitako euskara maila ona, hala ere berrikusi bloga, zenbait akatas daude: gaixotasun kardiakoak (bihotzeko gaixotasunak), estraeskolarra (eskolaz kanpokoa), mutilak (mutilek; ergatiboa), izan dezazuten (dezazuen), experimentatu, harte (arte), kampo (kanpo).
2-Ebaluazio irizpide zehatzen akatsak:
-Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
-Aurrekoarekin lotuta, jar zenezakete: NORTZUK GARA? Eta horren barnean zer nolako/motatako taldea zareten azaldu.
-Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (urritasuna/k dituzten pertsonek parte hartu ahalko dute?) (zein adinatatik zein adinatara har dezakete parte gaztetxoek?)
-Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra).
-Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien.
-Aurreikusitako gastuak.
-Bestelakoak (zuen argazkia)
3-Kalifikazioa:
8´5
Mikel Canelo Ubera
ErantzunEzabatuHezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela ikusi dut. Aurkezpena argia da, ongi ordenatua eta Euskara nahiko aberatsa darabil, baina grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak faltan bota ditut egia esan…Bideoak, audioak, argazkiak…, zaila egin zait zuen kolaborazio lana aztertzea. Blogaren diseinua gustuko dut, nahiko modernoa da eta irakurterraza, eta lehenago esan dudan bezala idatzia argia da. Ortografia akats gutxikoa.
ErantzunEzabatu2. Nire ebaluazio irizpideei dagokienez, garbi ikusten da beraien helburu nagusia emakumeengan pilota sustatzea dela eta entrenamenduetako esperientziak eskuragarri jarri dizkigute. Orokorrean, bloga oso ongi dago, baina hobetu nahi baduzue irteera ezberdinak burutzeko aukera eskaini beharko zenukete.
3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 9
4. Asier Alonso Rodriguez (1. maila JFKZ)
• Datuak eta beren erreferentziak ondo idatzita dago, testua ere era egokian dago idatzirik; hala ere, ortografia akats txiki batzuk daude. Bloga ondo antolaturik dago eta atalak ondo ezberdintzen dira. Hainbat elkarrizketen zati txikiak agertzen dira. Hainbat orrialde ezberdinen estekak agertzen dira eta horrez gain, hasieran, poema bat agertzen da; hau, oso aproposa iruditu zait sarrera bezala eta blogaren hasiera oso original bat.
ErantzunEzabatu• Esan bezala, sarrera bat dago gaiaren informazio pixka bat etahelburuak azalduz. Jarduera motak, partehartzea, baliabide materialak eta instalazioen azalpen on bat dago. Ez dago gastuen aurreikuspen bat; bestalde interesgarria iruditu zait, hasierako poemaz gain, erraketari eskeinitako tartea.
• NOTA: 8
• Mikel Canelo Ubera, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. Maila.
1.
ErantzunEzabatu1.1 . Elkarrizketak erabili dituzte eta horrek bloga asko aberasten du.
1.2 . Testua ordenatuta dago eta ondo jarraitzeko modukoa da, baina ez dira eskemak edo irudiak erabili, jarraipenean lagungarriak izan daitezkeenak ariketen azalpenetan batez ere.
1.3 . IKT tresnen erabilera egokia egin dute, bideoak eta argazkiak sartu dituzte blogean.
1.4 . Bloga argia eta ordenatua da, hainbat zati bereizten dira eta zati horiei dagokion informazioa ondo banatuta dago. Ez da bereziki erakargarria guztia (fondoa eta letra) zuri-beltzean dagoelako eta argazki gehiago jartzea lagungarria izango litzateke.
1.5 . Ezin da esan kolaborazio lana nolakoa izan den, ez dagoelako hori jakiteko materialik. Blogean elarrizketa grabatu bat agertzen da eta bertan taldekide bakarra agertzen da, horretaz gain, ez dago beste argazki edo bideorik.
1.6 . Bloga garbi dago, hizkuntza era zuzenean erabili dute eta ortografia zaindu dute.
2. Bloga zuzena da, baina erakargarriago egiteak bloga aberastuko luke. Irudi eta eskemaren bat erabiliz, esan nahi duten guztia errazago ulertuko litzateke ere.
3. Irizpide hauek kontuan izanda, 8 bat jarriko nieke.
- Ane Extremiana Panera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Falkultatea, 1. maila.
1. Lan honen nire balorazioa oso ongi da. Erreferentzia dexente erabili dituzte eta testuetan zehar ongi aipatu eta sartu dituzte. IKT tekniken erabilera nahikoa izan Bideo bat ere igo dute, oso egokia da beraiek explikatzen duten gaiarentzako. Blogaren erabilgarritasuna eta hizkuntza perfektua da, espazioak oso ondo erabilita daude eta ortografía faltarik gabe. Hizkuntzaren erabilpena ere oso egokia izan da, hau da, ondo erabilia. Kolaborazio lana ere adierazgarria da blog osoan zehar, elkarrizketan izan ezik, taldekide bakarra agertzen delako bideoan.
ErantzunEzabatuMaterial baliabideen deskribapena oso ona da, zer egiten den eta nola adierazten duelako. Gainera topaketa noiz eta non egingo den ere argi adierazten dute. Egin behar duten jarduerak argi adierazten dira eta kontakturako helbideak ere badaude. Proposamenaren arloan dena ongi dago.
Aurreko guztia kontutan izanda, 8 da nota.
Eneko Ruiz Ruiz, JFKZ, 1 maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue, interesgarriak artikulu edo tesia. Elkarrizketak ere oso lagungarri izan dira (modu askotarikoak egin dituzue, gainera). Erreferentziak gaineratu elkarrizketen datuak eta testuan aipatu erabilitako materiala, nahiz eta erreferentzia dagokion tokian jarri, bestelako moduak erabiltzen dira.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Zuek sorturiko materiala faltan bota dut, nahiz eta bestelako baliabide batzuk erabili dituzuen (bideoak, argazkiak, bilatzailea). Zehaztu nondik ateratakoak diren.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, agina ez hain erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (alderdi batzuk ez dira garatu).
1.5. Kolaborazio lana. Uxueri elkarrizketa egitean ebidentziaren bat aurkeztu duzue.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera oso egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak ez dituzue zehaztu. Nork antolatzen du?
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Agian zehaztu beharko zenukete zenbatentzako eskaintza proposatu duzuen, ezta?
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. “Non?” galderari erantzutean, argazkiak aldatu (ez jarri jokalari profesionalak, gizonezkoak). Adierazi oso pilotaleku erakargarriak direla, itxiak dira, emakumeek inoren begiradapean egon gabe jardun dezakete, estaliak dira…
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Zehaztu zuen funtzioak zeintzuk diren, baita zuen profesionaltasunaren berri eman ere.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehaztu kopuruak.
• Proiektuaren helburu zehatzak. Argi adierazi dira.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Ariketak egokiak dira, baina lagungarri izango zen bideoren bat gaineratzea, zuek egina noski. Hau da gehien faltan bota dudana. Espezialitate ezberdinak noiz eta nola irakatsiko dituzue?
• Aurreikusitako gastuak. Nola eskuratuko duzue material hori? Izena emateko ordaindu beharko dute parte-hartzaileek?
• Bestelakoak jarri dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak…).
• Bertsoa sartzea oso interesgarria.
• Kontuz, “Ikerketa honetatik ateratzen dugun ondorio nagusia”, ez da ikerketa, elkarrizketa baizik.
• Erraketistak atalean ageri den informazioa nondik atera duzue? Kontuz euskal pilotaren historia eta eboluzioarekin.
• Gomendioak oso ongi: “ez da ezer gertatzen inoiz ez bazarete ibili” eta antzerakoak.
3. Kalifikazioa: 8.
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.